sorginak-emaginak-eta-erizainak-9788416946372

«Gaur egun osasun-sisteman daukagun posizioa ez da «naturala» eta azalpen bat eskatzen du. Liburuxka honetan zera galdetu nahi izan dugu: Nola igaro gara iraganeko gailentasun-egoeratik egungo mendetasun-egoerara? Gure ikerketak zera erakutsi digu: emakumezko osasun-langileen bazterketa eta gizonezko profesionalen nagusitasuna ez zirela prozesu «natural» bat izan. Ez zen medikuntzazko zientziaren baitako aldaketen emaitza automatiko bat edo emakumeen sendaketa-lanak egiteko ezintasunaren emaitza, gizonezko profesionalen botere-hartze aktibo baten ondorioa baizik. Eta gizonak ez ziren zientziari esker gailendu: bilakaera honetako gudu erabakigarriak teknologia zientifiko modernoaren garapena baino askoz lehenago gertatu ziren. Asko zegoen jokoan borroka horretan: medikuntzaren monopolio politiko eta ekonomikoak kontrola ematen zuen medikuntza-arloko antolakunde instituzionalen gainean, teoriaren eta praktikaren gainean eta irabazien eta izen onaren gainean. Gaur egun askoz gehiago dago jokoan, medikuntzaren gaineko kontrol osoa edukitzeak gauza asko erabakitzeko boterea ematen baitu: nor biziko den eta nor hilko, nor den emankor eta nor antzu, nor dagoen «eroa» eta nor bere senean.»

Calla y olvida - Andrea García González
PUTA ZIKINAK - Juno Mac | Molly Smith
LAS HERMANAS GRIMKÉ - Gerda Lerner
ODIO A LAS MUJERES - Susanne Kaiser
BORROKALARI TRANSGENEROAK - Leslie Feinberg
LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI - Silvia Federici
icone subscripcions

A Virus també necessitem recuperar energies.
Tanquem del 6 al 21 d'agost. Les vostres comandes es prepararan a partir del 22.
Gràcies pel vostre suport!