baginen-9788418252037

Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea.

Norbanakoen eta kolektiboen izenen bitartez, historiari identifikazio bat jartzen zaio, eta horrek irakurleari lagunduko dio harekiko posizio bat hartzen; ilustrazioak, berriz, tresna historiko aparta dira emakumeon presentzia gorpuztuaren kontzientzia hartzeko eta garai jakin batekin lotzeko. Horrela, ordena kronologikoan aurkezten zaizkigu baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, eraikuntzako langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, tabernariak, artistak, bai eta senide, alaba, alargun eta amak ere. Dibulgaziozko lan ilustratu hau historia birpentsatzeko oinarri ezinbestekoa da, ahalik eta kontaketa osoenaren bidean.

Cira Crespo. Historian doktorea da, Antzinaroa adarrean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Badira hamar urte Euskal Herrian bizi dela, eta bertan hasi da beste gai batzuk lantzen. Amatasunaren eta emakumearen historiaren dibulgazioan jardín du batez ere; ildo beretik, besteak beste, Maternalias. De la historia de la maternidad (Ed Obstare, 2013) monografia kaleratu du, eta Mujeres que cambiaron la Historia (2018) eta La mujer en la Antigüedad Clásica (2015) kultur ikastaroak prestatu eta eman ditu Gasteizko gizarte-etxeetan. Amen artean tailerrak ere antolatu ditu Jabetze Feministarako Eskolan. Hainbat hedabidetan parte hartu du; azkenaldian, esate batera, Alea astekariko zutabegile dabil.

Sexo, sangre y frontera sur - Liliana Suárez-Navaz | Iker Suárez
Enseñar comunidad - bell hooks
40 años no son nada - VVAA
Feminismo y anarquismo - Emma Goldman
El feminisme o la mort - Françoise D'eaubonne
Moldeadoras de la Idea - VVAA
icone subscripcions

A Virus també necessitem recuperar energies.
Tanquem del 6 al 21 d'agost. Les vostres comandes es prepararan a partir del 22.
Gràcies pel vostre suport!