gure-historia-etorkizuna-9788416946525

«Eskerrak Emateko Eguna: horra hor kolonoen nazioak bere buruari kontatzen dion sorrera-istorio arketipikoa. Istorio horren arabera, natiboek eta kolonoek, indioilarra eta batata erreak janez, ‘bakea’ erdietsi zuten Massachusetts estatuko Plymouth hirian, non, 1620an, kolonia bat ezarri baitzuten Mayflower itsasontzian iritsi ziren erromesek. 1637an, ostera, pekuota herriko 700 bat lagunen sarraski zentzugabea burutzeko, zera esan zuen Massachusetts Badiako Koloniako gobernari William Bradford-ek: Eskerrak Emateko Eguna ospatu beharra zela ‘garaipen odoltsuaren omenez, eta Jainkoari eskerrak emanez borrokan gailentzeagatik’. Bakea, lapurtutako lurretan, genozidioz blai dago.» Nick Estes, Gure historia da etorkizuna Zazpi komunitatek osatzen dute Oceti Sakowin. Herri bat, hizkuntza bat eta munduaren ikuskera bat partekatzen duen herria, Pte Oyate (Bufaloaren herria). Gizon zuria Ipar Amerikara iritsi zenetik, herri hau desegin eta desagerraraztea helburu izan duten arren, bizirik dirau. Liburu hau belaunaldiz belaunaldi bizitako bidegabekeria, eragindako mina eta duintasun miresgarriarekin aurrera eramandako erresistentziaren kontakizuna da. Garbiñe Elizegi Narbarte, hitzaurrean

nick-estes-9788416946525

Nick Estes Chamberlain Lower Brule Sioux tribuko kidea da. Irakasle-laguntzaile dihardu Mexiko Berriko Unibertsitateko amerikar ikasketen departamentuan. 2014an, The Red Nation erresistentzia-mugimendu indigena antolatu zuen, beste militante natibo eta ez-natibo batzuekin batera, indigenen askapena marxismotik, queer-mugimendutik eta feminismotik jorratzeko. Standing Rockeko #NoDAPL erresistentzia-mugimenduko kidea izan zen, eta Ameriketako historiaren ikerketa-lanak zuzendu ditu Harvard Unibertsitatean. Hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.

Nuestra historia es el futuro - Nick Estes
Poder de la guerra, poder policial - Mark Neocleous
Inservibles - Iris Därmann
EL CIRUJANO Y EL PASTOR - Meg Ostrum
LOS TREINTA INGLORIOSOS - Jacques Rancière
AUTOBIOGRAFIA BAT - Assata Shakur
icone subscripcions

En Virus también necesitamos recuperar energías.
Cerramos del 6 al 21 de agosto. Vuestros pedidos se prepararán a partir del 22.
¡Gracias por vuestro apoyo!