bost-egu-bost-gau-9788416946433

«Andrék artean hemeretzi urte ez zituela emigratu behar izan zuen. Dirua eskuratu zioten, Portoko helbide bat eman, eta esan zioten hantxe jakingo zuela nola igaro Espainiako muga. Kontua, ordea, ez zen hain erraza izan. Porton, gomendatutako pertsonek lehenbizikotan ziurtatu zioten ezin zutela deus egin. Bi aste gogaikarri itxaron behar izan zuen, harik eta azkenean Lambaça delako baten izena eman zioten arte. Kontrabandista bat zen, André Espainia aldera eramateko prest omen zegoena mila ezkuturen truke. Eta segituan gaztigatu zioten:—Morroia fitxatuta dago liskarrengatik, labankaden- gatik eta, agidanez, baita lapurretagatik ere.»

Manuel Tiago

«Muin-muinean, sistema bera da ‘pasatzaileak’ sortzen dituena. Sortzen, justifikatzen, eta blindatzen. Mugak zakur armatuekin zerratzen ditu, eta bide batez muga-pasak garestitzen. Migranteak inolako paperik eta babesik gabe uzten ditu, eta bide batez, ‘pasatzaileen’ jostailu bihurtzen. Edo zuzen-zuzenean, besterik ezean, ‘pasatzaile’ bihurtzen. Azkenik, inoiz edo behin, ‘pasatzaileren’ bat atxilotzen du -agian aduanan komisiorik ordaindu ez duena-, eta besteak libre uzten. Segi dezaten, migranteak hara eta hona erabiltzen, sistemak asmatuko baitu horiek oro nola trituratu.»

Amets Arzallus Antia

manuel-tiago

Manuel Tiago 1913 Sé Nova - 2005 Lisboa. Manuel Tiagok bederatzi liburu argitaratu zituen, narrazio laburrak eta eleberriak. Mugek eta migrazioak toki nabarmena izan zuten lan horietan. 1974an argitaratu zuen lehen liburua, Até Amanhã, Camaradas eleberria. Haren lan batekin baino gehiagorekin egin dira telesailak ala filmak. Margolaria ere bazen.

Álvaro Cunhal -benetako izena- Coimbran jaio zen, eta 17 urterekin egin zen Portugalgo Alderdi Komunistako kide: 31 urtez izan zen alderdiko idazkari nagusia. 1930eko hamarkadan aldizkarietan (Seara Nova, Diago) eta sasiko argitalpenetan (Avante, O Militante) idatzi zuen. 1940an bigarrengoz espetxeratu zuten, eta Lisboako Zuzenbide Fakultatera eraman zuen poliziak abortuaren despenalizazioari buruzko tesia defendatzera. 15 urte eman zituen kartzelan, 8 urte isolamenduan. Kartzelatik marinel korapiloekin lotutako maindireekin egin zuen ihes. 1974ra arte egon zen Paris eta Mosku artean erbesteratuta.

Lisboako haren hiletara 500.000 lagun joan ziren. Beti egin zion uko bere aurpegia hauteskundeetako afixetan azaltzeari. Ia bere bizitzaren amaierara arte ibili zen bizikletaz.

Hasta mañana, camaradas - Manuel Tiago
Mari-mutil handi baten bluesa - Leslie Feinberg
Filiala - Sergei Dovlatov
Nagusia kanpoan bizi da - Takiji Kobayashi
Las niñas salvajes - Ursula K. Le Guin con ilustraciones de Adara Sánchez
El porc del demà - VV. AA.