sotoan-gordeak-9788418252358

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.

BAI MUNDU BERRIA - Aldous Huxley
ARROZ UREZ - Mikel Antza
NIRLIIT - Juliana Léveillé-Trudel
Badugu zer eraiki - Oliver Jeffers
Gau beltza - Josu Ozaita Azpiroz
Tximaokerren pikondoa - Ana García Castellano

subscríbete