Kontu Pribatu Bat
Goizeko bederatziak puntuan ziren. Zerua axuri zuriz beteta zegoen, kolore gris metalikoko soilgune batzuekin, eta haietako batean ilargia ageri zen, luzaro miazkatutako gozoki bat bezain birrindu eta gardena. Euria zeruko azken geruzaren kontra bultzaka ari zen nabarmen, baina, beharbada, edo hori uste zuen tenienteak, lehenengo zaparrada erori baino lehen bukatuko zen kontua. Tenientea, Alarico Rozzoni sarjentuarentzako hil-kapera bihurtzen ari ziren ofizialordeen gela igarota, patioaren erdian kokatu zen; handik keinu bat egin zion guardiako sarjentuari. – Bellini eta Riccio patiora –esan zion aurkezpena egin zionean. – Bellini kanpoan dago, hiltegira bidali dute.»
17,00€
Categorías: Narrativa