Nick Estes Chamberlain Lower Brule Sioux tribuko kidea da. Irakasle-laguntzaile dihardu Mexiko Berriko Unibertsitateko amerikar ikasketen departamentuan. 2014an, The Red Nation erresistentzia-mugimendu indigena antolatu zuen, beste militante natibo eta ez-natibo batzuekin batera, indigenen askapena marxismotik, queer-mugimendutik eta feminismotik jorratzeko. Standing Rockeko #NoDAPL erresistentzia-mugimenduko kidea izan zen, eta Ameriketako historiaren ikerketa-lanak zuzendu ditu Harvard Unibertsitatean. Hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.